Nola aldatu prostituzioaren egoera zaila?
Betidanik egon den zerbait da prostituzioa, existitzen den lanbiderik zaharrena dela diote. Historian zehar emakumeek gizonengan zuten menpekotasunak eragin zuzena du eta gaur egun emakumeen egoera asko aldatu den arren, prostituzioak hor jarraitzen du, inoiz baino indartsuago. Prostituzioa azken batean, diru edo beste abantaila baten truke zerbitzu sexualen salmenta da. Honetan aritzen diren gehienak emakumeak dira, baina badaude gizonezkoak ere, beste gizonezko batekin aritzen direnak prostituzioan edo emakumeekin. Azkeneko hauek gigolo izenarekin ezagutzen dira.
Prostituzioa aurrera eramateko, leku desberdinak daude: burdelak, tabernak, klubak eta kaleak. Kaleko prostituzioa arriskutsuenetarikotzat hartzen da; izan ere, bertan ez dakizu norekin aurkitu ahalko zaren. Dena den, azken urteotan, publizitateak eta komunikabideek izan duten aurrerakuntza dela eta, eskaintza telefono, telebista edo Interneten bidez ematen da.
Faktore askok dute eragina prostituzioaren mundu honetan sartzeko orduan. Alde batetik, ekonomia egoera kontuan hartu beharra dago. Gaur egun, dirua ezinbestekoa da gauza gehienetarako, eta honi gazteen handi nahia gehitzen badiogu, lehengo kausa bihurtzen da. Ohikoa da, adin txikiko neskak, beraiek nahi izanda, telefono edo Interneten bidez prostituitzea. Neska hauek ez dira behartsuak izaten eta gehiengoek markako produktuak erosteko egiten dute. Praktika honi enjokasai deritzo, eta izan badela argi azaltzen da ikerketetan: prostituten %41 baino gehiago 16-20 urteren arteko emakumeak dira, eta beste gehiengoa 21-25 artekoa.
Bestetik, inmigranteak lurralde garatuetara joatean, bizitza berri bat hasi nahian eta diru apur bat lortzeko helburuarekin edozer gauza egiteko prest daude askotan. Prostituten %60 kanpotarrek osatzen dute eta honen zergatia oso argi dago: inmigranteek hutsetik hasi beharra dute, guztiz ezezaguna den leku, kultura eta jendearekin. Bistakoa da zein zaila den aurrera egitea, horregatik eta beste lanen baten ezagatik prostituzioa soluziotzat ikusten dute. Honetaz gain, kanpotar asko daude mafien kontrolpean. Hauek emakumeak prezio onean ekartzen dituzte eta klubetan sartu zorra ordaindu arte prostituitzen aritzeko. Gero oso zaila da mundu horretatik ateratzea. Monopolio hauetako bat El clan de la Rosa da, 30en bat klub kontrolatzen dituena.
Inmigrazioa eta diruaz gain, haurtzaroa aipatu beharra dago. Honek eragin handia dauka, izan ere, betirako markatzen zaituen zerbait da.
Honela bada, prostituzioa izugarrizko arazoa izan daiteke. Arazo honi aurre egiteko oso zaila da konponbide bat aurkitzea; baina, gutxienez, guztiz konpontzea ezinezkoa bada ere, hobetzen saiatu beharko genuke.
Beraz, konponbide desberdinak aipa daitezke. Lehenengo egin behar dena, prostituzio sistema garbia eta egokia izatea da; dena den, hau ez da nahikoa, eta oso aproposa izango litzateke heziketa kanpainak antolatzea. Modu honetan gizarteari mundu honetara hurbiltzeko aukera ematen zaio. Egia da, gaur egungo gizarteak mentalitate desberdina duela eta ondorioz ez duela prostituzioa arazo bezala ikusten. Horregatik hain zuzen ere, lanbide honen arriskuak azaldu egin behar dira.
Honetaz gain, ezinbesteko da neurri desberdinak hartzea: heziketa eta osasun neurriak laguntza behar dutenei. Neurri legalak hartzeko, aldiz, segurtasun eta epaile talde prestatuak egon beharko lukete. Hauek dira laguntza legala eskaini dezaketen bakarrak.
Bukatzeko, prostituzioa desagerraraztearen aldeko emakume erakundearen iritziz, aukera berdintasun politikak indartzea eta proxenetismoa, legez kanpoko sexu harremanak babestea, mota guztiak zigortzea da egin behar den lehenengoa arazo hau ekiditeko.
Laburbilduz, pertsona guztiok daukagu lan egoki bat edukitzeko eskubidea, eta gizarteak ezin ditu prostituzioaren inguruan dagoen munduaren aurrean begiak betirako itxi. Prostituzioa arazo bat da eta konpontzeko garrantzitsuena gizarte mailan aldaketa bat egotea da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario